Modalitateak
Eskuzko jokamoldeak
Instalazioa | Pilotari kopurua | Sakea/ errestoa | Amaierako tantoa | Jokoaren muga |
Frontoi motza | 4 ½-an banaka | 14m/10,5-17,5m | 22 | 4 ½-a |
Buruz burukoa | 14m/14-24,5m | 22 | - | |
Binaka | 14m/14-24,5m | 22 | - | |
Trinketea | Banaka | 8,5m/17,5-Xm | 40 | - |
Binaka | Librea/17,5-Xm | 50 | - | |
Plaza librea | Binaka | Librea/15-30m | 30 | - |
Eskuz jokatzen den modalitatea da hedatuena, eta ezaugarri ezberdineko pilotalekuetan jokatzen da. Bi pilotari edo bi bikote elkarren kontra arituz jokatzen da. Elkarren aurka diharduten bi alde horiek, txandaka, pilota bat kolpatzen dute, pilotak frontisa jo dezan, harik eta bi aldeetako batek huts egiten duelako besteak tantoa lortzen duen arte. Euskal Herrian ez ezik, Errioxan, Aragoin eta Gaztela Leonen ere jokatzen da. Nazioartean ere ezaguna da hainbat tokitan.
Erremintako jokamoldeak
Instalazioa | Pilotari kopurua | Sakea/ errestoa | Sakea/ errestoa | Jokoaren muga |
Frontoi motza | Gomazko paleta | 21m (24,5m)/ 14-24,5m |
30 (25) | - |
Larruzko paleta | 33m/14-24,5m | 35 | - | |
Pala motza | 33m/14-24,5m | 40 | - | |
Joko garbia binaka | 28m/14-24,5m | 40 | ||
Frontoi luzea | Pala banaka | 44m/16-28m | 35 | - |
Pala binaka | 44m/16-28m | 45 | - | |
Zesta punta banaka | 42m/16-28m | 25 | - | |
Zesta punta binaka | 42m/16-28m | 35 | - | |
Erremontea banaka | 44m/16-28m | 35 | - | |
Erremontea binaka | 44m/16-28m | 45 | - | |
Trinketea | Gomazko paleta | 15m/17,5-Xm | 50 | - |
Larruzko paleta | 20m/20-2,5 m (zabalera) | 40 | - | |
Pala zabala (argentinoa) |
15m/15-2,5 m (zabalera) | 30 | - | |
Plaza librea | Gomazko paleta | 22,5m/15-35m | 35 | - |
Larruzko paleta | 25m/15-45m | 40 | - | |
Pala motza | 25m/20-45m | 45 | - | |
Joko garbia hirunaka | Librea/22,5m -50m | 50 | 50m | |
Zesta punta hirunaka | Librea/30m -80m | 45 | 80m |
Gomazko paleta
Zurezko paleta bat eta gomazko pilota bat erabiltzen dira. Espezialitaterik zabalduena da aisiarako egokia, ez baita besteak bezain gogorra. Pala zurezkoa da, pieza bakarra edo zur mota ugariz osatua. Aluminiozko eta zurezko zatiak, alboetan zuntz indargarriak dituztenak. Palaren ezaugarriak ondorengoak dira:
- Gehienezko luzera: 55 cm
- Gehienezko zabalera: 20 cm
- Lodiera: 1 cm
- Pisua: 500 g
Pala motza
Zurezko paleta bat eta larruzko pilota bat erabiltzen dira, larruzko paletakoak baino lodiagoa eta diametro handiagoa duena. Oso espezialitate fisikoa eta ikusgarria da. Pala pagozkoa edo beste edozein zur noblez eginikoa da, pieza bakarra. Ondoko ezaugarriak ditu:
- Gehienezko luzera: 51 cm
- Gehienezko zabalera: 11'50 cm
- Lodiera: 2 / 4'50 cm
- Pisua: 600 / 800 g
Larruzko paleta
Zurezko paleta bat eta larruzko pilota bat erabiltzen dira (larruzko pilotarik txikiena da pilota mota hori erabiltzen duten espezialitate guztien artean). Erakargarria da oso, eta ikusgarria ere bai, jokoaren abiadura dela medio. Pala pagozkoa edo beste edozein zur noblez eginikoa da, ez du zertan pieza bakarra izan, baina zurezkoa izanen da, eta, ondoko ezaugarriak izanen ditu:
- Gehienezko luzera: 50 cm
- Gehienezko zabalera:13.50 cm
- Lodiera: 2/3 cm
- Pisua: 550/600 g
Zesta-punta
Espezialitaterik hedatuena mundu zabalean eta ikusgarriena ere bai. Pilota ziztu bizian doa, batzuetan orduko 300 km.ko abiaduran. Zurezko (gaztaina) eta zumezko erremintarekin jokatzen da eta larruzko eskularrua du, eskua sartzeko.
Tresna: Gaztainondoz eginikoa, zarratutako zumez ehundutakoa, ubide itxurakoa eta ondua, eta, pilotari eusteko poltsa bat duena, tako, kosta (saihets itxurako egitura), uztai eta puntaz osatutakoa. Eskularrua larruzkoa edo antzeko materialen batez eginikoa izanen da. Plastikozko zestak ere erabiltzen ahalko dira, baldin eta besteen egitura bera badute.
- LLuzera guztira: 62 / 68 cm
- Poltsaren sakonera: 15 / 16 cm
- Luzera kurba eta guzti: 90 / 100 cm
Erremontea
Erremontea pilotaren aldaera bat da, xistera ez oso sakonarekin jokatzen dena. Pilota xisteraren behealdetik sartzen da eta puntatik irteten da etengabeko mugimendu batean. Zesta-puntan, aldiz, pilota hartzen da, eta gero, bultzada batekin frontisera jaurtitzen da; pilota une jakin batean geldi dago saski barruan. Xisterak zesta-puntako xisteraren antza du, baina konkordura txikiagoa du, ez baitauka zestak daukan sabel sakona; eta sendoagoa da. Erremonte-xistera Juan Moya iruinsemeari zor zaio, XIX. mendearen hasierako hamarkadetan oraindik eskularruz egiten baitzen erremontean. Iruñean, saskigile bati zesta puntako xisteraren antzerako bat enkargatu zion, eta denbora laburrean pilotari guztiek hartu zuten tresnatzat.
Pilotalekua gainerako pilotalekuen antzekoa da: 14 koadro ditu, eta sakea 12,5etik egiten da. Saskiak 67 zentimetro ditu eskumuturretik puntara eta 770 g pisatzen du. Pilotak 115 g pisatzen du, eta 6 zentimetroko diametroa dauka.
Xareko jokamoldeak
Instalazioa | Pilotari kopurua | Sake-errestoa | Amaierako tantoa | Jokoaren muga |
Trinquete | Xarea mano-mano | 20m/20-2,5m | 40 | - |
Pilotan jokatzeko tresna da, zurezko uztaiaz eta sare batez osatua. Zura gaztaina da. Larruzko pilota oso bizia da. Pilota ez da jotzen baizik eta indar handiz botatzen da. Horregatik oso joko arina da. Garai batean euskal erlijiosoak espezialitate honetan aritu eta Argentinara eraman zuten.
Tresna:
Okertutako zumezko edo zurezko uztai batekin egiten da, eta, barnean, elkarren artean jositako eta gutxi tenkatutako soka bati lotzen zaio.
- Gehienezko luzera: 55 cm.
Joko zuzenak
Joko zuzenak euskal pilotaren historia, oinarri eta sustrai dira, Euskal Herriko kirol eta kulturaren ondare preziatua. XIX. mendearen erdialdean paretaren kontra jokatzen hasi zirenean (pleka), garrantzia galtzen joan ziren. Nahiz eta askok bere desagerpena behin eta berriro iragarria duten, bizirik diraute, eta zorionez orokorrean errekuperatzen ari dira. Gaur egun Joko Zuzenetan 500 pilotari baino gehiago ari dira praktikan Euskal Herrian, modu ofizial eta arautu batean.
JOKO ZUZENEN EZAUGARRI OROKORRAK
- Aurrez aurre ipinitako bi pilotari talde aritzen dira bi zatitan banaturik dagoen eremu batean. Ez da paretarik erabiltzen, haren laguntzaz pilota bueltatzeko ez bada.
- Talde batek besteari botatzen dio pilota (eskuz edo tresnaz), eremua erdibitzen duen marra edo sarea gaindituz, kintzea egin artean.
- Kintzeka eta jokoka zenbatzen dira tantoak: 15-30-40 eta jokoa.
Gaur egun Euskal Herrian bizirik dirauten Joko Zuzenen modalitateak hauek ditugu:
Pasaka
- Pilotarekiko erlazio: jo, jaurti...
- Erramintaz: eskularru motzak.
- 2:2 egoera, 13 jokora.
- Bi gune: sakeko gunea (A) eta errestoko gunea (B).
- Sakean punparik ez, jaurtiketa.
- Sakean falta erdia:
- Sakeko gunean ez da sartu.
- Pilotak teilatua ez du ukitu eta sakeko gunean sartu da.
- Sakatzaileak sakeko marra zapaldu du (ez ditu oinak marraren atzetik)
- Pilotak ezker horma ukitu du.
- Gune aldaketa: tale bat 40ra iristean.
- Aurrelariak sakatzen du.
- Falta-erdia emateko jokalariak protesta egingo du, bestela epaileak ez du falta-erdirik emango.
Bote luzea
- Pilotarekiko erlazioa.
- 5:5 egoera, 10 jokora.
- 2 gunea
- Sakeko gunea (A)
- Errestoko gunea (B)
- Botarria sakeko gunean.
- Sakean talde bakoitza bere eremuan.
- Sakean zehar eremu bakarra.
Laxoa
- Pilotarekiko erlazio: jo, irristatu
- Eskularru motzak eta luzeak
- 4:4 egoera, 9 jokalari
- 2 gune:
- Sakeko gunea (A)
- Errestoko gunea (B)
- Botarria sakeko gunean
- Sakean talde bakoitza bere eremuan.
- Jokoan zehar, eremu bakarra.
Errebotea
- Pilotarekiko erlazioa: jo, irristatu
- Eskuz (sakea), eskularru motza (2) eta joko garbiko xistera (3)
- 5:5 egoera, 13 jokora
- 2 gune:
- Sakeko gunea (A)
- Errestoko gunea (B)
- Botarria sakeko gunean; erdian.
- Sakean pilotak eremua eta frontisa ukitu behar ditu.
- Errestoa ezin da airez egin.
Oharra: errestoan egotea hobea da, espazioa txikiagoa delako
Frontenisa
Frontenisa frontoian jokatzen den euskal pilotako modalitate bat bat da eta banaka edo binaka jokatu daiteke. Erraketarekin eta gomazko pilotarekin jokatu ohi da.
Frontenisaren barruan pilotaren araberako bi frontenis mota daude:
- Frontenis olinpikoa: Barrua gasez beteta daukan gomazko pilota batekin jokatzen da. Modalitate ikusgarriena da, azkarrena eta konplexuena. Efektu ezberdinak, kolpe liftatuak eta jokaldi tekniko-taktikoak ikusi daitezke bertan. Kasu honetan bi pilota ezberdin aurkitu daitezke: 201 eta Super Botea. Olinpikoa izendatzen da, Mexikon 1968ko olinpiadetan eta Bartzelonan 1992ko olinpiadetan jokatu zelako. Modalitate hau Mexikon sortu zen.
- Frontenis preolinpikoa: Teniseko pilotaren antzekoa den pilota batekin jokatzen da, baina "ilerik" gabekoa eta barruan presioa duena.