Berriak

28urr
MUGARTEGI-LEJARDI 2024ko ZESTA PUNTAKO EMAKUMEZKOEN ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUNAK Kirola

MUGARTEGI-LEJARDI 2024ko ZESTA PUNTAKO EMAKUMEZKOEN ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUNAK

Mugartegi-Lejardik nagusitasunez irabazi zieten 2-0 (15-9 / 15-5) Ortiz de Menvidil-Aldazabali ostiraleko Miruaitzeko finalean. 3. eta 4. postua Gogenola-Otañorentzat izan zen Merino-Watkinsi 2-0 (15-11 / 15-9) irabazi eta gero.

Ostiral arratsaldean jendez betetako Mutrikuko Miruaitz pilotalekuan, 2024ko EHko Emakumezkoen Zesta Puntako Elite txapelketa 3. eta 4. postua eta finala jokatu ziren ETBko kameren aurrean.  

3. eta 4. posturako partida borrokatua espero zen, bi bikoteak oso parekatuak zirelako baina azkenean Gogenola-Otaño bikoteak lehenbiziko jokoa ondo irabazi eta gero eta bigarren joko borrokatu baten ostean, hirugarren postua lortu zuten. Berriatuako eta Mutrikuko pilotarien lehen parte hartzea txapelketa honetan eta erakutsi dute etorkizun handiko pilotariak direla. 

Finalerako, hasiera batean, Mugartegi-Lejardi bikote Markinarra zen faborito argia, alde batetik urte guztia bikote moduan jokatzen dutelako eta bestetik, txapelketan zehar biek sekulako maila erakutsi dutelako. Horrela aurreikusi eta horrela izan zen finala. Hasieratik nagusi izan zen bikote Markinarra eta azkenean nagusitasunez irabazi zieten txapelketan zehar maila altua eman duten Ortiz de Mendivil-Aldazabal bikoteari 2-0 (15-9 / 15-5).

Hirugarren edizio bukatuta, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren izenean eskerrak eman nahi diegu, Mutrikuko Udalari eta Mutrikuko Danok Bat Pilota Elkarteari, txapelketa hau antolatzeko ematen duten babes eta laguntasunagatik.