Berriak

22urr
ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA ZUMARRAGAN EHko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALA Kirola

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA ZUMARRAGAN EHko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALA

Larunbat honetan eguerdiko 12:30etan hasita, Zumarragan jokatuko da 2024ko EHko Bote Luzea txapelketako finala.

Irailaren lehenbiziko asteburuan hasi zen txapelketari, asteburu honetan emango zaio amaiera Zumarragan. 7 taldek parte hartu dute aurtengo edizioan, Bizkaitik 3, Gipuzkoatik 2 eta Iparraldetik 2. Eguraldia dela eta atzerapenarekin jokatuko da finala eta eguraldiaren iragarpenaren arabera jokatzeko arazorik ez izatea espero da. Finala Iparralde 1 eta Bizkaia 1 taldeek jokatuko dute. Finalerdietan Bizkaia 1ek Bizkaia 2 6-3 menderatu zuen eta Iparralde 1 Iparralde 2 taldeari 5-3 irabazi zion. Larunbatean lehen aldiz neurtuko dira Iparraldeko eta Bizkaiko bi talde final batean eta aukera ona izango da Iparraldeko talde batentzat azken 8 ediziotan txapela lortu duen Bizkaiko talde bati irabazteko

Galeria

irudia handituFinala