Berriak

30urr
MURUA ETA OLIDEN 2023ko ESKUZ BINAKAKO ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

MURUA ETA OLIDEN 2023ko ESKUZ BINAKAKO ELITE TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Igande goizean jokatutako finalean 22-15 irabazi zieten Igoa Garmendiari. 3. eta 4. postua Canabal-Cuairanentzat izan zen 11-22 irabazi eta gero Labaka-Matxinandiarenari.

4 asteren ostean 2023ko EHko Eskuz Binakako Elite txapelketak bere azken jardunaldia jokatu zuen Zumarragako Beloki Pilotalekuan. Liga Faseak ondorengo sailkapena uzti zuen:

  • A taldea:
    1. Igoa-Garmendia.
    2. Labaka-Matxinandiarena.
    3. Elola-Apezetxea.
  • B taldea:
    1. Murua-Oliden.
    2. Canabal-Cuairan.
    3. Zubizarreta-Lizeaga.

 

3. eta 4 postua eta finala:

  • 3. eta 4. postua:
    • Labaka-Matxinandiarena vs Canabal-Cuairan.
  • Finala:
    • Murua-Oliden vs Igoa-Garmendia.

 

3. eta 4 posturako partidua nahiko erraz irabazi zuten Nafarrek. Hasieratik ihes egin zuten markagailuan eta Labakaren ahaleginak ez ziren nahikoak izan markagailua iraultzeko. Azkenean 11-22 irabazi zuten Canabal eta Cuairanek. Finala oso parekatua aurreikusten zen baina Murua eta Oliden oso indartsu hasi ziren eta konturatu orduko 11-01 jarri ziren aurretik markagailuan. Partidu bukaeran Igoa hil ala bizi hasi zen eta azkenean markagailua itxuratzea lortu zuten. Amaieran 22-15 irabazi zuten Murua eta Olidenek.