Berriak

MARKINA-XEMEIN 2023ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO TXAPELDUNA
Kadete kategorian Markina-Xemeinek eta gazte kategorian Oiartzunek irabazi eta gero, nagusi kategoriako partiduan erabaki zen finala.
Jendetza bildu zen Zumarragako Beloki pilotalekuan Oiartzun eta Markina-Xemein herrien arteko finala ikusteko. Ikusmin handia piztu zuen finalak, aurreko urteko errebantxa bait zegoen jokoan. Lehenbiziko kadete kategoriako finalean Markinarrak ziren faborito eta 12-22 irabazita aurreikuspenak bete zituzten. Gazte kategorian aldiz Oiartzuarrak ziren faborito eta goizeko lehenbiziko finalean gertatu bezala faboritoek ez zuten huts egin eta 22-8ko markagailu eroso batekin finala parekatu zuten. Nagusi kategoriako azken finalean erabaki behar zen guztia eta hasiera batean gauzak oso pareko zeuden. Oiartzuarrek bikote gazte baten apustua egin zuten eta Markinarrek aldiz esperientzia handia duten bi pilotari plazaratu zituzten. Hasieratik, beteranoak, beraien erritmoa jarri zuten eta 5-22ko ezusteko markagailuarekin irabazi zuten finala, txapel orokorra Markina-Xemeinera eramanez.
Hauek izan ziren emaitzak eta pilotariak:
- Kadete kategoria:
- Oiartzun (Olaiz-Etxeberria) 12
- Markina-Xemein (Egurrola-Ibarzabal) 22
- Gazte kategoria:
- Oiartzun (Zabaleta-Leonet) 22
- Markina-Xemein (Alvarez-Calvo) 8
- Nagusi kategoria:
- Oiartzun (Etxeberria-Landa) 5
- Markina-Xemein (Agirremalloa-Pujana) 22