Berriak

17uzt
BERRIATUA ETA DONOSTIA 2023ko EHko ZESTA PUNTAKO ETA ERREMINTAKO HERRIARTEKO TXAPELDUN Kirola

BERRIATUA ETA DONOSTIA 2023ko EHko ZESTA PUNTAKO ETA ERREMINTAKO HERRIARTEKO TXAPELDUN

Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokatutako 3 finalak irabazita, Berriatua txapeldun Mutrikuren aurka Zesta Puntan eta Erremintan berriz, Donostia txapeldun Sestaori irabazita Lemoako Jesus Muñoz pilotalekuan.

Berriatuak aurreikuspenak beteta, erraz irabazi zuen Mutrikuren aurka 3 kategorietan Zumaiako Aitzuri pilotalekuan ostiral arratsaldean jokatutako EHko Herriarteko finalean eta aurreko denboraldian lortutako garaipena berretsi zuen. Hauek izan ziren emaitzak:

  •  Kadete kategoria:

🔴 BERRIATUA (Goikoetxea-Alberdi) 30

🔵 MUTRIKU (Lete-Garcia) 13

  • Gazte kategorian:

🔴 BERRIATUA (Arrasate-Argoitia) 30

🔵 MUTRIKU (Zubizarreta-Aguirregomezcorta) 9

  • Nagusi kategorian:

🔴 BERRIATUA (Alberdi-Lekue) 30

🔵 MUTRIKU (Arrillaga-Andonegi) 10

Lemoan jokatutako EHko Erremintako Herriarteko txapelketako finala Donostiarentzako izan zen azkenean. Lehenbiziko Larruzko Paletako finala Sestaorentzat izan zen eta Pala Motzeko finalera 8 tantoko aldea eraman zuen. Donostiak 31 tantotan utzi behar zuen Sestao Motzeko finalean eta bai erraz lortu ere, 11an utzi bait zituzten. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Larruzko Paleta:

🔴 DONOSTIA (Brosa-Navarro) 27

🔵 SESTAO (Olaeta-Olazabal) 35

  • Pala Motza:

             🔴 DONOSTIA (Zumeta-Ibargarai) 40

             🔵 SESTAO (Zabala-Ruiz) 11