Berriak

2023ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALERDIAK JOKOAN ZUMARRAGAN
Larunbat eta igande honetan goizeko 11:00etatik aurrera 2023ko EHko Eskuzko Herriarteko txapelketaren finalerdiak jokatuko dira Zumarragako Beloki pilotalekuan.
Larunbateko finalerdian Laguardia eta Oiartzun herriak arituko dira aurrez-aurre. Aurtengo Gipuzkoako txapelduna da faborito baina Arabako txapelduna den Laguardiak ez dizkio gauzak errez jarriko.
Igandeko finalerdia airean egon da azken momentu arte, aurtengo edizioko Nafarroako txapelduna erabaki gabe dagoelako. Atzoko egunean, Nafarroako Euskal Pilota Federakuntzak, Nafarroa, Leitzako herriak ordezkatuko zuela adierazi zuen momentuz bere txapelketako finalera sailkatutako herri bakarra dela argudiatuz. Hori dela eta, igandean Markina-Xemein eta Leitza herriak arituko dira nor baino nor eta oso finalerdi irekia aurre ikusten da. Kadete kategorian Leitza izan daiteke faborito eta gazte kategorian aldiz Markina-Xemein. Aurre ikuspenak betetzen badira, nagusi kategorian erabakiko da aurtengo bigarren finalista.
Finalerdietako garaileak uztailaren 23an goizeko 11:00etatik aurrera jokatuko dute final haundia Zumarragako Beloki pilotalekuan eta jaialdia ETB4 katetik zuzenean emango da.