Berriak
8mai

EPAILE IKASTAROA 2023
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, lurraldeetako Epaile Elkargoekin batera 2023ko epaile ikastaroa antolatuko dute.
Ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 26 arte irekita egongo da. Horretarako izen-emate orria beteta, formakuntza@euskalpilota.org helbide elektronikora bidali beharko da.
Ikastaroa egiteko ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea edo adin nagusikoa izatea 2023an. Ikastaroa doakoa da eta ekainaren 3an egingo da goizeko 10:00etatik 14:00etara, online formatuan. Test erako azterketa ekainaren 10an izango da, goizeko 10:00etan, eta ikastaroa bezala, hau ere online izango da.