Berriak
8mai

BIZKAIA EZKER PARETAN ETA NAFARROA TRINKETEAN 2023ko G.R.A.B.N.I TXAPELKETAKO TXAPELDUNAK
Bizkaiak Ezker Paretan 15 txapelarekin eta Nafarroa Trinketean 6 txapelarekin, 2023ko G.R.A.B.N.I txapelketako txapeldunak izendatu ziren.
Asteburu bizi baten ostean, Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak orain dela urte asko irabazi gabe zuen Ezker Paretako titulo orokorra irabazi zuen eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioak trinketeko titulo orokorra berretsi zuen. Bi federazio hauek titulo orokor biak elkarbanatu zituzten, biek azpitxapeldun tituloak irabazita baita ere.
Hauek dira asteburu guztian zehar eman ziren emaitzak:
- Trinketean:
- Nafarroa: 6 txapela.
- Bizkaia: 4 txapela.
- Gipuzkoa: 3 txapela.
- Iparralde: 2 txapela (zigorrak).
- Araba: 0 txapela.
- La Rioja: 0 txapela.
- Ezker Pareta:
- Bizkaia: 15 txapela.
- Nafarroa: 14 txapela.
- Gipuzkoa: 11 txapela.
- Araba: 2 txapela.
- La Rioja: 0 txapela.
- Iparralde: -5 txapela (zigorrak).