Berriak

GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN
Mendizorrozako pilotalekuetan zein trinketean, Astronomos trinketean eta Abetxukoko frontoian jokatuko dira GRABNI txapelketako final denak, ostirala eta larunabata bitartean.
Asteburu oparoa du aurrez aurre Gasteiz-ek. Bertan jokatuko dira federazioen arteko txapelketa garrantzitsuena den GRABNI lehiaketako final guztiak.
Guztira 60 final jokatuko dira ostiral eta larunabata bitartean. Ezker Horman 42 eta Trinketean 18. Ostiralean 6 final bakarrik jokatuko dira Astronomoseko Trinketean eta Mendizorrotzako Olave eta Ogueta pilotalekuetan eta 54 larunbatean (goiz eta arratsalde) Mendizorrotzan, Abetxukon eta Astronomosen.
Federazioka, horrela geratu da finalen zenbaketa:
- Ezker Horma:
- Bizkaia: 29.
- Gipuzkoa: 23.
- Nafarroa: 21.
- Araba: 7.
- Iparralde: 2.
- Errioxa: 2.
- Trinketea:
- Nafarroa: 13.
- Iparralde: 9.
- Bizkaia: 7.
- Gipuzkoa: 6.
- Araba: 1.
- Errioxa: 0.
Ezker Horman, titulu orokorra oso lehiatuta egongo da, Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako federazioak oso berdinduta baitaude final kopuruari dagokionez eta final gehien irabazten dituenak azken titulu globala lortuko baitu. Trinketean, Nafarroako federazioa etxeko lanak eginda iristen da, eta gainerako federazioei final batzuen aldea ateratzen die. Hala ere, gutxienez finalen erdia irabazi beharko dute garaipen orokorra ziurtatzeko.
Ostiraleko Astronomos Trinketeko finalak ETBn izango dira ikusgai.