Berriak

30mar
3 URREZKO DOMINA  EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT TXAPELKETAKO BIGARREN EGUNEAN Kirola

3 URREZKO DOMINA EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT TXAPELKETAKO BIGARREN EGUNEAN

Gaurko egunean jokoan zeuden lau finaletatik hirutan sartzea lortu eta denak irabazi dituzte Euskal Pilota Selekzioko pilotariek. Emakumezkoetan garaipen orokorra ere erdietsi da.

Atzoko egunean finalerako sailkatu eta gero, gaur, arratsaldeko 15:00etan Emakumezkoen Joko Internazionaleko finala jokatu da Alzirako kirol esparruan. Finala, liga fasean irabazi zigun Valentziako selekzioaren aurka jokatu da eta atzo gertatu ez bezala, gaurkoan gure pilotariek garaipena lortu dute 6-3 irabaziz. Azken Europear txapelketetan finalean ezin irabazi aritu eta gero gure selekzioko emakumeek sekulako erakustaldia eginez hainbeste nahi zuten garaipena lortu dute aurkari zuzenaren etxean. Arratsaldea ez da hor bukatu gure neskentzat eta arratsaldeko 18:30etan eguneko bigarren finala jokatu dute Valentziar Frontoiko espezialitate gonbidatuan berriro ere Valentziako selekzioaren aurka. Ausart eta seriotasunez ekin diote finalari eta hasieratik aurrean jarri dira markagailuan. Azkenik 21-7ko emaitza lortu dute eta eguneko bigarren urrezko domina poltsikoratu dute. 

Atzoko egunean, Gizonezkoen Joko Internazionalean aukera gabe geratu eta gero, gaurko egunean gure mutilen domina aukera bakarra Valentziar Frontoian zeuden.  Final-laurdenak Mexiko zail baten aurka jokatu dute eta benetako izerdia bota eta gero 21-8 irabazi dute. Finalerdietan etxekoen aurka jokatzea tokatu da eta 70 minutuko partida ikaragarri eta oso gogor baten ostean, 21-17 gailendu da Euskal Pilota Selekzioa. Eguneko hirugarren finalean Ekuador izan dugu aurrean eta espero zen moduan erabateko nagusitasunez gailendu dira gure mutilak 21-2 irabaziz.

Egun ikaragarri polita bizi izan dugu Alziran gaurkoan eta espero dugu azkena ez izatea.