Berriak
15mar
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA G.R.A.B.N.I 2023 TXAPELKETA
Asteburu honetan hasiko da afizionatu mailako Euskal Pilotako txapelketarik garrantzitsuena. Bertan Gipuzkoako, Errioxako, Arabako, Bizkaiko, Nafarroako eta Iparraldeko selekzioetako ehundaka pilotari onenek hartuko dute parte.
Txapelketan zehar liga faseko 5 jardunaldi jokatuko dira. Finalerdiak Gipuzkoan eta Bizkaian jokatuko dira eta finalak Araban jokatuko dira maiatzaren 7ko asteburuan.
Honela antolatuko da txapelketa:
- 1. Jardunaldia: 2022-03-19
- IPARRALDE vs GIPUZKOA
- ERRIOXA vs ARABA
- NAFARROA vs BIZKAIA
- 2. Jardunaldia: 2022-03-26
- GIPUZKOA vs ARABA
- NAFARROA vs ERRIOXA
- BIZKAIA vs IPARRALDEA
- 3. Jardunaldia: 2022-04-02
- ERRIOXA vs GIPUZKOA
- IPARRALDEA vs NAFARROA
- ARABA vs BIZKAIA
- 4. Jardunaldia: 2022-04-16
- BIZKAIA vs ERRIOXA
- GIPUZKOA vs NAFARROA
- ARABA vs IPARRALDEA
- 5. Jardunaldia: 2022-04-23
- BIZKAIA vs GIPUZKOA
- ERRIOXA vs IPARRALDEA
- ARABA vs NAFARROA
- FINALERDIAK: 2022-04-30
- GIPUZKOAN eta BIZKAIAN.
- FINALAK: 2022-05-07
- ARABAN.
Guztira espezialitate eta kategoria hauetan hartuko dute parte:
- Ezker Pareta:
- Paleta Goma Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Paleta Goma Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Paleta Larruz: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Pala Motza: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Eskuz Banaka Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Eskuz Binaka Gizonezkoak. Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Eskuz Banaka Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Eskuz Binaka Emakumezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Zesta Punta Binaka Gizonezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Zesta Punta Banaka Gizonezko: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Zesta Punta Binaka Emakumezko: Gazte eta 22 urtez azpiko kategorian.
- Zesta Punta Banaka Emakumezko: Gazte kategorian.
- Pala: 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Joko Garbi: Gazte eta Nagusi kategorietan.
- Frontenis Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Frontenis Emakumezkoak: Gazte eta Nagusi kategorietan.
- Trinketean:
- Eskuz Binaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Eskuz Banaka: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Paleta Argentina Emakumezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Paleta Argentina Gizonezkoak: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Larruzko Paleta: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
- Xare: Gazte, 22 urtez azpiko eta Nagusi kategorietan.
Ezker Paretan eta Trinketean federazio txapelduna zehazteko ondorengo irizpideak jarraituko dira:
- Hiru kategorietako bukaerako emaitzak eta gero, txapela gehien lortzen dituen federazioa izango da ezker paretako eta trinketeko (desberdinduta) txapelduna.
- Berdinketa badago, federazio txapelduna horrela erabakiko da:
- Txapeldun orde gehien dituenak.
- Hirugarren postu gehien dituenak.
- Laugarren postu gehien dituenak.
- Bostgarren postu gehien dituenak.