Berriak

21aza
OSTIRAL HONETAN ARETAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALERDIAK JOKOAN Kirola

OSTIRAL HONETAN ARETAN E.H-ko ELITE 4 ½ TXAPELKETAKO FINALERDIAK JOKOAN

Ostiral honetan arratsaldeko 19:15etan hasita E.H-ko Elite 4 ½ txapelketako finalerdiak jokatuko dira Aretako pilotalekuan.

Finalerdietako lehen partidan txapelketa honetan debutatu duten bi pilotari nafarrek jokatuko dute elkarren aurka. Alde batetik Oberena klubeko Igoa, final-laurdenetan Arabako 4 1/2ko txapelduna izan zen Iribarreni 22-02 nagusitasunez irabazi ziona eta bestetik, Zugarralde klubeko Alduntzin, final-laurdenetan Gipuzkoako 4 1/2ko txapelduna izan zen Matxinandiarenari kostata 22-16 irabazi ziona. Finalerdi irekia espero da, espezialitate honetan bi pilotariek sekulako maila dutelako.

Bigarren finalerdian nafarren eta gipuzkoarren arteko lehia ikusiko dugu. Gerriko gorriz aurreko edizioko azpitxapelduna izan zen Canabalek jokatuko du eta gerriko urdinez Soraluzeko Murua gipuzkoar pilotari gazteak. Canabal aterako da faborito baina Muruak final-laurdenetan eman duen maila erakusten badu lan handiak emango dizkio nafar pilotariari. 

Ostiral honetako finalaurrekoetako irabazleek, abenduaren 2an, jokatuko dute finala Aretako frontoian, ETBko kameren aurrean.

Galeria

irudia handituFinalerdiak