Berriak

3aza
LARUNAT HONETAN JOKATUKO DA OIARTZUNEN E.H-ko I. EMAKUMEZKOEN MAHAI-JOKO TXAPELKETA Kirola

LARUNAT HONETAN JOKATUKO DA OIARTZUNEN E.H-ko I. EMAKUMEZKOEN MAHAI-JOKO TXAPELKETA

Txapelketa goizeko 10:00etan hasiko da Oiartzungo Madalensoro plazan eta bertan Nafarroa 1, Nafarroa 2, Gipuzkoa eta Bizkaia taldeak elkarren aurka arituko dira nor baino nor, E.H-ko I. Emakumezkoen Mahai-Joko txapelaren bila.

Guztira 22 neska arituko dira 4 taldetan banatuta eta txapelketa guztia larunbat goizean zehar jokatuko da. Lehenbizi liga fasea jokatuko dute eta bertan talde guztiek elkarren aurka jokatuko dute 30´-ko 6 partida jokatuz eta hau bukatzean, jarraian, fase honetako lehen bi sailkatuak final haundia jokatuko dute. Gizonezkoetan E.H-ko Bote Luzea txapelketako 7 edizio jokatu dira jada eta aurten emakumezkoak joko zuzenetako espezialitatean estreinatuko dira Mahai-Joko txapelketa hau jokatuz. 

Erantsitako artxiboak

Galeria

irudia handituKartela