Berriak
BERRIATUA ZESTA PUNTAN ETA OIARTZUN ESKUZ, 2022ko E.H-ko HERRIARTEKO TXAPELKETETAKO TXAPELDUN
Ostiral arratsaldean Lekeitioko Santi Brouard Pilotalekuan Berriatuak 2-1 irabazi zion Mutrikuri eta Igandean Zumarragako Beloki pilotalekuan, Oiartzunek 2-1 ere irabazi Zion Markina-Xemeini.
Denboraldi honetan jokoan zeuden azken finalak bukatu ziren. Ostiralean 2022ko E.H-ko Zesta Puntako Herriarteko txapelketako finalak jokatu zituzten Berriatua eta Mutriku herriek eta lehen bi partiduetan irabazita, txapel orokorrak Berriatuako bidea hartu zuen. Hauek izan ziren emaitzak:
- Kadeteak:
- Berriatua (Alberdi-Aldazabal) 30 vs Mutriku (Lete-Agirregomezkorta) 17.
- Gazteak:
- Berriatua (Arrasate-Pagoaga) 20 vs Mutriku (Urresiti-Lizardi) 28.
- Nagusiak:
- Berriatua (Alberdi-Aldazabal) 29 vs Mutriku (Gonzalez-Mancisidor) 30.
Igandean, E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketa finalen txanda izan zen Zumarragako Beloki pilotalekuan. Zesta Puntan geratatu bezala, Oiartzunen lehen bi partiduak irabazi zituen eta txapel orokorra erabakita geratu zen. Azkenean 2-1 irabazita, aurtengo Eskuzko Herriarteko txapel orokorra Oiartzunera joan zen. Hauek izan ziren emaitzak:
- Kadeteak:
- Markina-Xemein (Alvarez-Calvo) 3 vs Oiartzun (Etxeberria-Leonet) 22.
- Gazteak:
- Markina-Xemein (Ibarloza-Alvarez) 4 vs Oiartzun (Zabaleta-Landa) 22.
- Nagusiak:
- Markina-Xemein (Agirremalloa-Ibarloza) 22 vs Oiartzun (Ugalde-Zalakain) 4.