Berriak
27eka

EUSKAL PILOTAKO I. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROAN IZEN EMATEKO EPEA IREKITA
2022ko irailaren 12 arte, I. mailako Euskal Pilotako entrenatzaile ikastaroan izen emateko aukera egongo da.
Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Eusko Jaurlaritzaren Kirolaren Euskal Eskolarekin eta Euskadiko Kirol Federazioen Batasunarekin batera, Euskal Pilotako I. mailako entrenatzaile ikastaroa jarriko du martxan 2022ko urrian. Ikastaroak bi bloke izango ditu, espezifikoa eta amankomuna. Bloke espezifikoa formatu erdipresentzialean emango da eta bloke amankomuna aldiz online formatuan emango da.
Datak:
- Bloke amankomuna:
- Hasiera: 2022ko urrriak 3.
- Bukaera: 2023ko otsailak 4.
- Bloke espezifikoa:
- Hasiera: 2023ko urtarrilak 9.
- Bukaera: 2023ko maiatzak 12.
Izenemate orria eta informazio gehiago www.euskalpilota.org webgunean.