Berriak

13mai
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA TRINKETEKO EUSKAL LIGA Kirola

ASTEBURU HONETAN HASIKO DA TRINKETEKO EUSKAL LIGA

Finalak ekainaren 11 eta 12ko asteburuan ospatuko dira

Asteburu honetan bertan hasiko da trinketeko Euskal Liga, eskuz, paleta argentinarra eta xarez jokatuko da eta final handiak ekainaren 11 eta 12ko asteburuan ospatuko dira.  

Eskuz, binakako kadete eta nagusi kategoriak, eta banakako kadete eta nagusi kategoriak izango dira ikusgai. Bestalde, paleta argentinarraz nagusi kategorian bai emakumezkoak zein gizonezkoak lehiatuko dira nagusitan bakarrik. Xaren kadete eta gazte kategorietan arituko dira.

Txapelketak 3 ligako jardunaldi, hobekin sailkatutako etxean jokatuko diren finalerdiak eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuko dituen finalak izango ditu.