Berriak

28api
GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN Kirola

GASTEIZ, PILOTAZ BLAI ASTEBURUAN

Mendizorrozako pilotalekuetan zein trinketean, Astronomos trinketean eta Lakuako frontoian jokatuko dira GRABNI txapelketako final denak, bihar hasi eta igandera bitartean.

Asteburu oparoa du aurrez aurre Gasteiz-ek. Bertan jokatuko dira federazioen arteko txapelketa garrantzitsuena den GRABNI lehiaketako final guztiak.

Guztira 55 final jokatuko dira ostiral, larunbat eta igande bitartean. Ezker Horman 38 eta Trinketean 17. Ostiralean bi final bakarrik jokatuko dira Astronomoseko Trinketean, 44 larunbatean (goiz eta arratsalde) Mendizorrotzan, Lakuan eta Astronomosen eta 9 final igande goizean Mendizorrotzan. 

Federazioka, horrela geratu da finalen zenbaketa:

Ezker Horma:

·       Bizkaia: 23.

·       Nafarroa: 22.

·       Gipuzkoa: 19.

·       Araba: 5.

·       Iparralde: 5.

·       Errioxa: 2.

 

Trinketea:

·       Nafarroa: 15.

·       Iparralde: 8.

·       Bizkaia: 6.

·       Gipuzkoa: 5.

·       Araba: 1.

·       Errioxa: 1.

 

Ezker Horman, titulu orokorra oso lehiatuta egongo da, Bizkaiko, Nafarroako eta Gipuzkoako federazioak oso berdinduta baitaude final kopuruari dagokionez eta final gehien irabazten dituenak azken titulu globala lortuko baitu. Trinketean, Nafarroako federazioa etxeko lanak eginda iristen da, eta gainerako federazioei ia final bikoitza ateratzen die. Hala ere, gutxienez finalen erdia irabazi beharko dute garaipen orokorra ziurtatzeko. 

Ostiraleko Astronomos Trinketeko finalak eta Lakuako arratsaldeko lehen bi finalak ETBn izango dira ikusgai. Bestalde, larunbatean Ogetan jokatuko diren Gizonezkoen Eskuzko finalak zuzenean emango dira Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren YouTubeko orrialde ofizialean.

Galeria

irudia handituAstrónomos 1
irudia handituOlave 1
irudia handituOgueta 1
irudia handituLakua 1
irudia handituMendi 3- 1
irudia handituLakua 2
irudia handituMendi 4
irudia handituMendi 3-2
irudia handituOlave 2
irudia handituOgueta 2
irudia handituAstrónomos 2
irudia handituMaitena 1
irudia handituAstrónomos 3
irudia handituMaitena 2
irudia handituMendi 3-3
irudia handituOgueta 4
irudia handituOlave 4