Berriak

28urr
2021eko E.H-ko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETA ELITE TXAPELKETAKO FINALA Kirola

2021eko E.H-ko EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETA ELITE TXAPELKETAKO FINALA

Larunbat honetan arratsaldeko 17:00etatik aurrera 2021eko Emakumezkoen Gomazko Paletako Elite txapelketako 3. eta 4. postua eta finala jokatuko dira Mallabiako pilotalekuan.

Urriko lehen larunbatean hasi zen txapelketa larunbat honetan bukatuko da 3. eta 4 postua eta finala jokatuta. Txapelketa ondorengo pilotariek osatu dute:

  • Aurrelariak:
    • Martin.
    • Irazustabarrena.
    • Murillo.
    • Galdos.
  • Atzelariak:
    • Mendizabal.
    • Arrieta.
    • Erasun.
    • Saez.

 

Txapelketa honela antolatu da:

  • Zozketa bidez zehaztu ziren ligako faseko 3 jardunaldietako parekatzeak.
  • Aurrelari bakoitza 3 atzelari desberdinekin jokatzen du, eta alderantziz.
  • Ligako fasea amaitzean, pilotari bakoitzak puntuazio bat lortzen du jokatutako partida bakoitzaren arabera.
  • Puntuak honela banatzen dira:
    • 30-10 edo diferentzia handiagoarekin irabazita: 100 puntu.
    • 30-20 edo diferentzia handiagoarekin irabazita: 80 puntu.
    • 30-21/29 irabazita: 60 puntu.
    • 30-10 edo diferentzia haundiagoarekin galduta: 0 puntu.
    • 30-20 edo diferentzia haundiagoarekin galduta: 20 puntu.
    • 30-21/29 galduta: 40 puntu.
  • Aurrelari onena eta atzelari onena zuzenean finalera sailkatzen dira.
  • Finalerdiak horrela jokatzen dira:
    • Bigarren aurrelari-bigarren atzelaria vs hirugarren aurrelaria-hirugarren atzelaria.

 

Hauek izan dira pilotari bakoitzak lortutako puntuak:

  • Aurrelariak:
    1. Martin: 200 puntu.
    2. Irazustabarrena: 160 puntu.
    3. Galdos: 160 puntu.
    4. Murillo: 80 puntu.
  • Atzelariak:
    1. Arrieta: 200 puntu.
    2. Mendizabal: 160 puntu.
    3. Saez: 120 puntu.
    4. Erasun: 100 puntu.

 

Puntuazio honekin Martin-Arrieta zuzenean finalera sailkatu ziren eta finalerdiak horrela jokatu ziren:

  • Irazustabarrena-Mendizabal vs Galdos-Saez.

 

Irazustabarrena-Mendizabalek 30-19 irabazi zieten Galdos-Saez-i finalerdia, beraz, 3. eta 4. postua eta finala horrela geratu dira:

  • 3. eta 4. postua:
    • Galdos-Saez vs Espinal (Murilloren ordez)-Erasun.
  • Finala:
    • Martin-Arrieta vs Irazustabarrena-Mendizabal.

 

3. eta 4. postua eta finala ETB4 katean emango dira.