Berriak

24urr
URREZKO BI DOMINA, ZILARREZKO BAT ETA BRONTZEZKO BI EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT Kirola

URREZKO BI DOMINA, ZILARREZKO BAT ETA BRONTZEZKO BI EUSKAL PILOTA SELEKZIOARENTZAT

Euskal Herriko ordezkaritzak urrezko bi domina lortu ditu 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko emakumezkoen Wall-Ball-ean, zilarrezko domina bat emakumezkoen Joko Inter. eta brontzezko bi gizonezkoen Joko Inter. eta 17 urtez azpiko gizonezkoen Wall-Ballen

Goiza Llargues espezialitateko hirugarren eta laugarren postuen lehiarekin hasi da Belgikako selekzioaren aurka. Txapelketako partidarik gogorrena jokatu dute, eta bi ordu jokatu eta ia joko guztietan 40na berdindu ondoren, 4-6 galtzen bukatu dute Belgikako selekzioaren aurka.

Joko zuzenen lehiaketa amaitu ondoren, Wall-Ball espezialitateko azken fasearekin itxi behar izan da txapelketa. Lehenik eta behin, multzoen faseko partida batzuk jokatu dira eta ondoren finalerdiak, finalak eta hirugarren eta laugarren postuak jokatu dira.

Hauek izan dira emaitzak:

  • Wall-Ball gizonezko 15 urtez azpitik:
    • Multzoko fasea:
      • Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia1.
    • 3. y 4. postua:
      • Euskal Selekzioa 1 vs Herbehereak 2.
  • Wall-Ball gizonezko 17 urtez azpitik:
    • Finalerdia:
      • Euskal Selekzioa 0 vs Herbehereak 2.
    • 3. y 4. postua:
      • Euskal Selekzioa 2 vs Belgika 1.
  • Wall-Ball gizonezko 19 urtez azpitik:
    • Multzoko fasea.
      • Euskal Selekzioa 0 vs Valentzia 2.
    • Finalerdia:
      • Euskal Selekzioa 0 vs Belgika 2.
    • 3. y 4. postua:
      • Euskal Selekzioa 0 vs Valentzia 2.
  • Wall-Ball emakumezko 17 urtez azpitik:
    • Multzoko fasea:
      • Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 1.
    • Finalerdia:
      • Euskal Selekzioa 2 vs Erresuma Batua 0.
    • Finala:
      • Euskal Selekzioa 2 vs Valentzia 1.
  •  Wall-Ball emakumezko 19 urtez azpitik:
    • Finala:
      • Euskal Selekzioa 2 vs Belgika 0.

 

Urrezko bi domina emakumezkoen 17 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko kategorietan eta brontzezko domina bat gizonezkoen 17 urtez azpiko kategorian. Gure pilotarien maila ikusgarria Euskal Pilota Selekzioarentzat bi titulu historiko lortuz. Mutilek maila bikaina eman dute, baina 15 urtez azpiko eta 19 urtez azpiko kategorietan hirugarren eta laugarren postuetako partidak galdu dituzte eta azkenean brontzezko domina eskuratu dute 17 urtez azpiko kategorian.

Euskal Pilota Selekzioak ikaragarrizko Europako Junior Pilota txapelketa jokatu du Herbehereetako lurretan. Hurrengo palmaresarekin itzultzen dira etxera:

  • Llargues: laugarren postua.
  • Gizonezkoen Joko Internazionala: brontzezko domina.
  • Emakumezkoen Joko Internazionala: zilarrezko domina.
  • Emakumezkoen 17 urtez azpiko Wall-Ball: urrezko domina.
  • Emakumezkoen 19 urtez azpiko Wall-Ball: urrezko domina
  • Gizonezkoen 15 urtez azpiko Wall-Ball: laugarren postua.
  • Gizonezkoen 17 urtez azpiko Wall-Ball: brontzezko domina.
  • Gizonezkoen 19 urtez azpiko Wall-Ball: laugarren postua.

 

ZORIONAK¡¡¡¡