Berriak

7urr
TROBADA LA MEDITERRANEA TXAPELKETA Kirola

TROBADA LA MEDITERRANEA TXAPELKETA

Asteburu honetan Euskal Pilota Selekzioak, C.I.J.B erakundeak antolatzen duen Trobada la Mediterranea txapelketa jokatuko du Valentzian.

Euskal Pilota Selekzioak bere nazioarteko ibilbideari jarraipena ematen jarraitzen du. Oraingo honetan C.I.J.B erakundeak antolatzen duen Trobada la Meditarrena txapelketan parte hartuko du urriaren 8tik 10era bitartean Valentziako Simat de la Valldigna eta Benifaró de la Valldigna udalerrietan. Txapelketa Gizonezkoen eta Emakumezkoen Nagusi kategorian jokatuko da eta bertan pilotako espezialitate hauetan arituko dira:

  • Wall-Ball-a: emakumezko eta gizonezko.
  • Joko Internazionala: emakumezko eta gizonezko.
  • Llargues-a: gizonezko.

 

Txapelketan herrialde hauek parte-hartuko dute:

  • Euskal Herria.
  • Valentzia.
  • Katalunia.
  • Italia.
  • Portugal.
  • Frantzia.

 

Guztira 10 pertsonaz osatutako taldeak bidaiatuko du Valentziara:

  1. Jose Mari Mitxelena: hautatzailea.
  2. Leire Garai (Araba).
  3. Miren Larrarte (Gipuzkoa).
  4. Naroa Agirre (Gipuzkoa).
  5. Olatz Ruiz de Larramendi (Nafarroa).
  6. Egoitz Amantegi (Bizkaia).
  7. Ibai Cimadevilla (Bizkaia).
  8. Lur Ziarrusta (Bizkaia).
  9. Mikel Beldarrain (Bizkaia).
  10. Pantxo Valencia (Lapurdi).

 

Egutegia:

  • Urriak 8: 
    • Gizonezkoen eta emakumezkoen Wall-Ball liga fasea.
  • Urriak 9:
    • Gizonezkoen eta emakumezkoen Joko Internazionalaren liga fasea, finalerdi eta finala.
    • Gizonezko eta emakumezko Wall-Ball liga fasea eta finala.
  • Urriak 10:
    • Gizonezkoen Llargues-a.