Berriak

6urr
NAFARROA G.R.A.B.N.I ESKUZ BINAKA 2021 TXAPELKETAKO TXAPELDUN Kirola

NAFARROA G.R.A.B.N.I ESKUZ BINAKA 2021 TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Nafarroa federazioen arteko Eskuzko espezialitateko txapelketa garrantzitsueneko txapeldun bilakatu da.

Nafarroa Eskuz Binakako G.R.A.B.N.I txapelketako txapeldun izendatu zen bai gazte zein nagusi mailan. Hasiera batean gazte mailako finala irekia zen baina bikote nafarra (Apezetxea-Lazkoz) nagusitasunez hasi zen eta erraz hartu zuten aurrea markagailuan. Orduan Gipuzkokao bikotea (Amiano-Albeniz) jokatzen hasi zen eta partida 16na berdintzea lortu zuten. Markagailua irauli ondoren, nafarrek azeleragailua zapaldu zuten eta azkenean 18-22 irabazi zuten. 

Nagusi kategorian, Nafarroako bikotea (Espinal-Arbizu) faboritoa zen eta horrela erkutsi zuten partida osoan zehar. 1-10eko markagailu esanguratsu batekin hasi ziren markagailuan eta nahiz eta bikote Gipuzkoarrak (Ugalde-Elizegi) markagailua iraultzen saiatu ziren arren, azkenean 15-22 galdu zuten. 

Finalak ETB4 telebista katean ikugai larunbat hontan arratsaldeko 15:00etatik aurrera.