Berriak

2ira
OSTITRAL HONETAN 2021eko E.H-ko ZESTA PUNTAKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO ITZULIKO FINALA JOKATUKO DA Kirola

OSTITRAL HONETAN 2021eko E.H-ko ZESTA PUNTAKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO ITZULIKO FINALA JOKATUKO DA

Bihar irailak 3 arratsaldeko 18:00etatik aurrera Markina-Xemein eta Zumaia herriek 2021eko E.H-ko Zesta Puntako Herriarteko itzuliko finala jokatuko dute Markina-Xemeinen.

Joaneko finala uztailak 9an jokatu zen Zumaian eta Markina-Xemein 2-1 (30-9/14-30/14-30) gailendu zitzaion Zumaiari. Itzuliko finala uztailak 23rako zegoen programatua baina Covid-19ak Markina-Xemein herrian sortutako arazoak medio bertan behera geratu behar izan zen. Biharko itzuliko finalean, Zumaia gutxienez bi partidu irabaztera behartuta dago eta gainera markagailu onarekin. Markina-Xemeinek aldiz finala bideratua du eta joaneko finaleko mailari eusten baldin badio txapela berresteko aukera handiak izango dute. 

Jaialdi hau EEPF-ko Facebook orrialdetik zuzenean emango da. 

Galeria

irudia handitu