Berriak

21uzt
IGANDE HONETAN 2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALAK JOKATUKO DIRA ZUMARRAGAN Kirola

IGANDE HONETAN 2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO FINALAK JOKATUKO DIRA ZUMARRAGAN

Igande honetan uztailak 25 goizeko 11:00etatik aurrera Azpeitia eta Lezama herriek 2021eko E.H-ko Eskuzko Herriarteko finala jokatuko dute Zumarragan.

Txapelketa honetan ohikoa den moduan, kadete, gazte eta nagusi kategorietan jokatuko da eta 3 partidutatik 2 irabazten duen herria izango da txapeldun. Kadete mailan ez dago faborito argirik eta partidu oso parekatua izatea espero da. Gazte kategorian Azpeitia da faborito argia eta nagusi kategorian oso partidu lehiatua espero da. Beraz, Lezamak kadete kategorian irabazten badu ziur asko nagusi kategorian erabakiko da aurtengo edizioko txapelduna. 

Jaialdi hau ETB4 katetik zuzenean emango da. 

Galeria

irudia handitu2021eko Finala.