Berriak
MARKINA-XEMEIN 2024ko EHko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO TXAPELDUNA
Kadete, gazte eta nagusi kategorietako 3 finalak irabazi eta gero Markina-Xemeinek aurreko urteko garaipena errepikatu du oso lehiakorra izan den Gasteiz herriaren aurka.
Itxura polita izan du Beloki pilotalekuak Markina-Xemein eta Gasteiz herrien arteko gaurko finalean. Ikusmin handia piztu du finalak, aurreko urteko txapelduna den Markina-Xemein eta finalerdietan sorpresa eman zuen Gasteiz herriak nor baino nor ikusteko. Lehenbiziko kadete kategoriako finalean egon da ikusminik haundiena, aurreikuspenek esaten baitzuten, Gasteizek irabaziz gero, nagusi kategoriako finalean erabakiko zela azken garaipen haundia. Azkenean garaipena Markinarrentzat izan da 22-16 eta Arrizabalaga eta Ibarzabalek garaipen haundia lortu dute beraien taldearentzat. Gazte kategorian uste zena bete da eta naiz eta hasieran Gasteiztarrak indartsu hasi, Markinarrak beraien jokoa egiten hasi dira eta 6-5 batetik 22-5eko emaitza batekin irabaztea lortu dute, azken garaikur orokorra bermatuz. Nagusi kategoriako finalerako guztia erabakita geratu da eta ala eta guztiz ere, sekulako partidua ikusi ahal izan da Zumarragako Beloki pilotalekuan. 4 pilotariek ikaragarrizko partidua egin dute eta azkenean 22-15 irabazi dute Markinarrek Agirremalloaren erakustaldi batekin.
Hauek izan dira finaleko emaitzak eta jokatu duten pilotariak:
- Kadete kategoria:
- Markina-Xemein (Arrizabalaga-Ibarzabal) 22
- Gasteiz (Seara-Moto) 16
- Gazte kategoria:
- Markina-Xemein (Egurrola-Calvo) 22
- Gasteiz (Palacios-Ormazabal) 5
- Nagusi kategoria:
- Markina-Xemein (Agirremalloa-Pujana) 22
- Gasteiz (Uribe-Markaida) 15