Noticias

ASTEBURU HONETAN JOKATUKO DA GETXON EHko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO FINALA
Larunbat honetan arratsaldeko 16:00etan hasita, Getxoko Biotz Alai plazan jokatuko da 2023ko EHko Bote Luzea txapelketako 3. eta 4. Postua eta finala.
Irailaren lehenbiziko asteburuan hasi zen txapelketari, asteburu honetan emango zaio amaiera Getxoko Algorta auzoan. Eguraldi dela eta atzerapenarekin jokatuko da finala eta eguraldiaren iragarpenaren arabera ez da arazorik egongo final haundi hau Getxon larunbatean ospatzeko. Finala Bizkaia 1 eta Bizkaia 2 taldeek jokatuko dute. Finalerdietan Bizkaia 1ek Gipuzkoa 1 5-3 menderatu zuen eta Bizkaia 2 Gipuzkoa 2 taldeari 8-4 irabazi zion. Larunbatean derbi bikoitza jokatuko da 3. eta 4. postua Gipuzkoarren arteko lehia izango baita eta finalean aldiz Bizkaitarrena. Bizkaiak beste behin ere EHko Bote Luzea txapelketako txapela bermatu du zazpigarren aldiz jarraian.