Noticias
24may
.jpeg)
EUSKADIKO XL. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK
Asteburu honetan eta hurrengoan, Zumarraga (Beloki) eta Urretxuko (Ederrena) frontoietan, Euskadiko XL. Eskolarteko Kirol Jokoak jokatuko dira.
Larunbat eta igande honetan eta hurrengo larunbatean, Euskadiko XL. Eskolarteko Kirol Jokoak jokatuko dira Zumarragako (Beloki) eta Urretxu (Ederrena) pilotalekuetan. Larunbat honetan maiatzak 27, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioak arituko dira aurrez aurre. Igandea 28an Bizkaia eta Arabaren txanda izango da eta jokoak hurrengo larunbatean bukatuko dira Araba eta Gipuzkoaren arteko norgehiagokekin.
Hurrengo espezialitate eta kategorietan jokatuko da:
- Eskuz Binaka Umeak Gizonezkoak Errendimendua.
- Eskuz Binaka Umeak Emakumezkoak Errendimendua.
- Eskuz Binaka Gaztetxoak Gizonezkoak Errendimendua.
- Eskuz Binaka Gaztetxoak Gizonezkoak Parte-hartzea.
- Eskuz Binaka Gaztetxoak Emakumezkoak Errendimendua.
- Eskuz Binaka Gaztetxoak Emakumezkoak Parte-hartzea.
- Paleta Larruz Gaztetxoak.
- Zesta Punta Gaztetxoak Gizonezkoak.
- Zesta Punta Gaztetxoak Emakumezkoak.
- Paleta Goma Gaztetxoak Gizonezkoak.
- Paleta Goma Gaztetxoak Emakumezkoak.