Noticias

11may
ASTEBURU HONETAN HASIKO DA TRINKETEKO EUSKAL LIGA Deporte

ASTEBURU HONETAN HASIKO DA TRINKETEKO EUSKAL LIGA

Finalak ekainaren 10 eta 11ko asteburuan ospatuko dira

Asteburu honetan bertan hasiko da trinketeko Euskal Liga, eskuz, paleta argentinarra, larruzko paleta eta xarez jokatuko da eta final handiak ekainaren 10 eta 11ko asteburuan ospatuko dira.  

Eskuz, binakako gazte eta nagusi kategoriak, eta banakako gazte eta nagusi kategoriak izango dira ikusgai. Bestalde, paleta argentinarraz nagusi kategorian bai emakumezkoak zein gizonezkoak lehiatuko dira nagusitan bakarrik. Larruzko paletan nagusi kategorian eta Xaren kadete kategorian.

Txapelketak 3 ligako jardunaldi, hobekin sailkatutako etxean jokatuko diren finalerdiak eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak antolatuko dituen finalak izango ditu.