Noticias

PILOTAREN FESTA ASTEBURUKO FINALETAN
Guztira, 2023ko E.H-ko Ezker Paretako Kluben arteko txapelketako 21 final eta E.H-ko Emakumezkoen Gomazko Paletako Irekia eta Elite txapelketan 4 final jokatu ziren.
Finalen festa ostiralean hasi zen Bakion, Paleta Larruzko Kadete-Gazte eta Paleta Goma Senior Ohorezko Mailako finalekin. Kadeteen lehen partida oso lehiatua izan zen eta azkenean Kurenek (Trueba-Fernandez) 30-25 irabazi zion Alaitasuna taldeko bikoteari (Lasa-Ayo). Jubenilen bigarren partidan, Kurene klubak (Curros-Sierra) nagusitasunez irabazi zion Gipuzkoako Oiangu (Larrate-Elorza) bikoteari (35-18). Paleta Goma Senior Ohorezko Mailako azken finalean pronostikoak bete ziren, eta ordu eta erdi baino gehiagoko partidaren ostean, Nafarroako San Juan taldeak (Galartza-Alberro) garaipena lortu zuen, Legutio (Gereñu-Arroniz) 25-18 bikoteari irabazita. Ostiralean bertan, Senior mailako eskuz Binakako bi finalak jokatu ziren Tolosan (Beotibar). Euskal Ligako finalean ez zen ezustekorik izan eta Soraluzeko (Murua-Balerdi) bikoteak nagusitasunez irabazi zion Lezamari (Hormaetxe-Bilbao) 22-12. Ohorezko Mailako finalean Tartaloetxe (Azketa-Matxinandiarena) nagusitu zitzaion LAPKEri (Zubizarreta-Oliden) 22-12. Aipatzekoa da Azketak eman zuen erakustaldia Tolosako Beotibar pilotalekuan.
Larunbat goizean Erramintako Nagusi kategoriako finalen txanda izan zen Gasteizko Lakua pilotalekuan. Huek izan ziren emaitzak:
- Larruzko Paleta Nagusiak Euskal Liga: Kurene (Garcia-Momoitio) 25 vs Armintza (Mena-Paramo) 35.
- Pala Motza Nagusiak Euskal liga: Oiangu C (Berasategi-Olaran) 40 vs Oiangu A (Mendikoa-Letamendia) 23.
- Larruzko Paleta Nagusiak Ohorezko Maila: EPLE (Martinez-Pichel) 35 vs Lagun Artea (Leonardo-Arrieta) 15.
- Pala Motza Nagusiak Ohorezko Maila: Kurene (Garaizar-Leiba) 28 vs Armnintza (Madariaga-Ibañez) 40.
Larunbat arratsaldean hiru jaialdi izan ziren Markjnan, Mallabian eta Getxon. Markinan jokatu ziren Kadete, Gazte Mailako eta 22 Azpiko Zesta-puntako finalak. Kadete mailako lehen finala ikusgarria izan zen eta azkenean Markinak (Maguregi-Landaluze) Berriatua (Alberdi-Goikoetxea) gainditu zuen 30-20 emaitzarekin. Bigarren partidan Berriatua (Arrasate-Galdos) eta Noain J.A (Azpiroz-Ontoria) izan ziren aurrez aurre eta partida gogor baten ondoren Berriatua 30-21 nagusitu zen. Jaialdiko azken partiduan Berriatuak (Aldazabal-Argoitia) 30-12 irabazi zion Zumaiari (Egaña-ureta). Getxon jokatu ziren Fronteniseko senior mailako bi finalak. Zierbana A (Sojo-Churruca) taldeak Euskal Ligako kategorian 2-0 irabazi zion Errekaleorri (Olano-Mateos) eta Ohorezko Mailako finalean, Getxo A (Gonzalez-Arrien) nagusitu zen Zierbana A (Maeztu-Ruiz) taldeari 2-1eko markagailuarekin. Mallabian, Emakumeen Gomazko Paletako Irekia eta Elite txapelketetako finalak jokatu ziren, emaitza hauekin:
- Hirugarren kategorian: Elorrio A (Inunciaga-Bengoetxea) 30 vs Elorrio B (Sanchez-Garcia) 13.
- Bigarren kategorian: Hernani (Macicior-Querejeta) 30 vs Gure-Pilota (Escala-Navarro) 17.
- Lehenengo kategorian: Auña-Gure (Espinal-Igoa) 23 vs Auña-Mendi (Ardanz-Lusarreta) 30.
- Elitea: Irazustabarrena-Mendizabal 30 vs Murillo-Galdos 26.
Azpimarratzekoa da Euskadiko Euskal Pilota Federazioak eta palista guztiek Maider Mendizabal Azurmendiri egin zioten omenaldia. Izan ere, 46 urterekin lehiaketatik erretiratu da, kirol-arrakastaz beteriko ibilbide baten ondoren.
Igande goizean jokatu ziren Kadete, Gazte eta 22 urtez azpiko Eskuz Binakako Finalak Mungian. Hauek izan ziren emaitzak:
- Eskuz Binaka Kadeteak: LAPKE (Iturbe-Izagirre) 12 vs Intxurre (Murua-Segurola) 22
- Eskuz Binaka Gazteak: Oberena A (Sanchez-Santesteban) 22 vs Erreka (Sarasibar-Agesta) 3.
- Eskuz Binaka 22 urtez azpikoak: Oiarpe (Etxeberria-Landa) 22 vs Azkoitia (Arambarri-Garcia) 11.
Azkenik, igande arratsaldean Zumaiako finalak jokatzea geratzen zen. Arratsaldeko 17:00etan hasi zen jaialdia eta ia 3 orduz partida zirraragarriak jokatu ondoren, iluntzeko 20:00ak aldera bukatu zen Euskal Herriko pilota jaiaren asteburua. Hauek izan ziren Zumaiako jaialdiaren emaitzak:
- Zesta Punta Nagusiak Euskal Liga: Euskal Jai Alai (Lekerikabeaskoa-Diaz) 22 vs Berriatua (Alberdi-Lekue) 30.
- Zesta Punta Nagusiak Ohorezko Maila: Danok Bat (Urresiti-Mancisidor) 30 vs Markina (Goitia-Atain) 26.