Noticias

10oct
BIZKAIA SEIGARREN ALDIZ JARRAIAN E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO TXAPELDUN Deporte

BIZKAIA SEIGARREN ALDIZ JARRAIAN E.H-ko BOTE LUZEA TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Bizkaiak 8-2 irabazi zion Gipuzkoa Bi taldeari jendez beteta egon zen Otxandioko plazan.

Bizkaiko taldea seigarren aldiz jarraian gailendu da E.H-ko Bote Luzea txapelketan. Lehen edizioan ez zuen parte hartu baina ondorengo 6 edizioetan garaile atera da Bizkaiko taldea. Larunbat honetan otxandioko plazan jokatu zen finalean aurkari gogorra zuten, Gipuzkoa Bi taldea, baina finalari hasiera bikain bat eman ostean nagusitasunez 8-2 gailendu ziren. 3-1 aurretik zihoazela, Gipuzkoa Bi taldeak 3-2 jartzeko aukera izan zuen baina partiduko joko luzeena Bizkaitarren markagailura igo zen azkenean eta hortik aurrera partida guztia kontrolpean izan zuten. 

Aipatzekoa da, Euskal Pilotako modalitate zaharrena ikusteko Otxandioko plazan batu zen jendetza. Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzaren izenean eskerrak eman nahi diegu, Otxandioko Udalari eta Otxandioko herritarrei emandako laguntza eta harreragatik.