Noticias

14jun
EUSKAL PILOTA METHOD & TECH PROIEKTU METODOLOGIKOAREN AURKEZPENAK Deporte

EUSKAL PILOTA METHOD & TECH PROIEKTU METODOLOGIKOAREN AURKEZPENAK

Ekainaren 15, 16 eta 22an aurkeztuko da Donostian, Bilbon eta Gasteizen hurrenez hurren, Euskal Pilota Method & Tech aplikazio metodologikoa.

2021eko abenduaren 1ean aurkeztu zen Iruñako Navarra Arena pilotalekuan Euskal Pilota Method & Tech proiektu metodologiko-teknologikoa eta ekainaren 15, 16 eta 22an proiektu honen ezarpenarekin hasiko gara lurralde bakoitzean aurkezpen bana eginda eta lizentziak bananduz. 

“Euskal Pilota Method & Tech” Euskal Pilota garatzeko metodologia berri bat da, alor kondizionala, teknikoa eta taktikoa adin, maila eta genero guztietara egokitua eta euskal pilotan aritzen diren kirolari, teknikari eta gestoreei zuzenduta dago.  Metodologiak 3 aplikazio informatiko ditu eta inteligentzia artifiziala erabiliz egiten ditu planifikazioak. Holako hauek dira hiru aplikazioak: 

  1. Euskal Pilota Planning-ek entrenamendu programak eta formakuntza eta errendimenduarekin lotuta dagoen datu guztien gestioa bermatzen du.
  2. Euskal Pilota T-Managerrek, metodologiako ariketa guztiak 3D-ko animazioen bitartez helarazten ditu, hauen bitartez saioak garatu eta norbere ariketa eta saioak garatzeko aukera eskainiz.
  3. Euskal Pilota Teacher-ek, metodologia guztia bideoen bitartez nola irakatsi behar diren erakusten du.

 

Honekin batera Learning plataforma bat garatu da guzti hau behar bezala ezartzeko formakuntza eta prestakuntza bermatzen duena.

Kimet Sport, kirol aholkularitza zerbitzua izan da proiektua garatu duena eta horretarako aurretik beste kirol batzuetarako, futbolerako adibidez, garatutako antzeko plataforma bat izan du abiapuntu. Gaur egun futbolerako teknifikazio proiektu hori bost hizkuntzatan dago eta milaka erabiltzaile ditu munduan barrena 104 herrialdeetan. Oraingo honetan Kimet Sport-ek euskal pilotako metodologia egokitu eta berritzailea sortu du.

Galería

agrandar imagenDonostia
agrandar imagenBilbo
agrandar imagenGasteiz