Noticias

8jun
2022ko E.H-ko PILOTA EGOKITUKO TOPAKETA Deporte

2022ko E.H-ko PILOTA EGOKITUKO TOPAKETA

Larunbat honetan, lehen aldiz, Euskal Herri mailako Pilota Egokituko topaketa bat antolatuko da Azpeitian.

Honen helburua, Gipuzkoan orain dela 12 denboraldi hasi zen hazia Euskal Herri guztira hedatzea da, etorkizun labur batean Euskal Herriko Pilota Egokituko txapelketa antolatu ahal izateko. Helburu garrantzitsu hau lortzeko, Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzako batzar orokorrak aurrerapauso garrantzitsu bat eman zuen 2020an, Euskal Pilotako arautegi orokorrean, Pilota Egokituko arautegi propioa onartuz, horrela antolatzen diren eta antolatuko diren txapelketak erregulatzeko erraminta sortuz. Topaketa hau egin ahal izateko ezin dugu ahaztu Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Gipuzkoako Kirol egokituen federazioak azken 12 urteetan elkarlanean Pilota Egokitua bultzatzeko egin duten esfortzua eta lan guzti horren emaitza dela, larunbat honetan Azpeitian antolatuko den topaketa.

Aurtengo topaketan izenemate hau izan dugu:

  • Urritasun fisikoa: 13.
  • Adimen urritasuna: 18.

 

Topaketaren ezaugarriak:

  • Espezialitateak:
    • Gomazko Paleta Gurpildun Aulkian.
    • Teniseko Paleta (adimen urritasuna duten pertsonentzat).
  • Pilotalekuak:
    • Izarraitz.
    • Betharram.
  • Antolaketa:
    • Goizean (11:00-13:00):
      • Betharram pilotalekuan: adimen urritasuna duten pertsonentzat, Teniseko Paletako jolasak, ariketa desberdinak eta lehiaketa txikia.
      • Izarraitz pilotalekuan: Gomazko Paletako Gurpildun aulkiko pilotarientzat zuzendutako saio didaktikoa eta lehia txikia.
    • Arratsaldez (16:00-18:30):
      • Izarraitz pilotalekuan: adimen urritasuna eta gurpildun aulkiko pilotarientzat zuzendutako jolasak, ariketak, erakustaldiak eta lehia. 
  • Bazkaria: 
    • Goizeko saioa bukatu eta gero, topaketan parte hartuko duten pilotari, laguntzaile eta antolatzaileentzat bazkaria egingo da.
  • Antolatzaileak:
    • Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza.
    • Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.
    • Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.
  • Laguntzailea:
    • Azpeitiako Udala.

Galería

agrandar imagen