Noticias

10may
EPAILE IKASTAROA 2022 Deporte

EPAILE IKASTAROA 2022

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, lurraldeetako Epaile Elkargoekin batera 2022ko epaile ikastaroa antolatuko dute.

Ikastaroan izena emateko epea maiatzaren 25 arte irekita egongo da. Horretarako izen-emate orria beteta, formakuntza@euskalpilota.org helbide elektronikora bidali beharko da.

Ikastaroa egiteko ezinbestekoa da adin nagusikoa izatea edo adin nagusikoa izatea 2022an. Ikastaroa doakoa da eta ekainaren 4an egingo da goizeko 10:00etatik 14:00etara, online formatuan. Test erako azterketa ekainaren 11an izango da, goizeko 10:00etan, eta ikastaroa bezala, hau ere online izango da.

Archivos adjuntos

Galería

agrandar imagen