Noticias

10sep
G.R.A.B.N.I ESKUZ BINAKA 2021 Deporte

G.R.A.B.N.I ESKUZ BINAKA 2021

Igande honetan hasiko da Zumarragako Beloki pilotalekuan 2021eko G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa.

Covid-19ak sortutako osasun larrialdiaren ondorioz agintari publikoek murrizketa desberdinak ezarri dituzte eta horien ondorioz, lehiaketa egutegian onartutako txapelketa desberdinak garaiz kanpo martxan jarri behar izan dira. Horrek txapelketa desberdinak garai berdinean antolatzea ekarri du eta hori dela eta G.R.A.B.N.I 2021 txapelketa ez-ohiko formatu batean antolatuko da.

G.R.A.B.N.I txapelketa Zesta Punta, Erraminta, Frontenis eta Eskuz eta Emakumezko Paleta Argentina Trinketean ospatu eta gero, asteburu honetan Ezker Paretako Eskuz Binaka espezialitatearekin jarraituko dugu Gazte eta Nagusi kategorietan.

Txapelketa guztia Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko da kopa sisteman kanporaketa batekin eta bertan Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Nafarroako eta Errioxako selekzioek parte hartuko dute. Igande honetan irailak 12 Bizkaiko eta Arabako selekzioek kanporaketa jokatuko dute. Kanporaketa honetako irabazleak astelehenean egingo den finalerdien zozketan parte hartuko du jada sailkatuta dauden beste 3 selekzioekin batera (Gipuzkoa, Nafarroa eta Errioxa).  

Final haundia, urriak 3 igandea goizeko 11:00etan Zumarragan jokatuko da ETBko kameren aurrean. 

 

Archivos adjuntos

Galería

agrandar imagenKanporaketa