Noticias

26jul
AZPEITIA 2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO TXAPELDUN Deporte

AZPEITIA 2021eko E.H-ko ESKUZKO HERRIARTEKO TXAPELKETAKO TXAPELDUN

Azpeitiak 2-1 gailendu zitzaion Lezamari, azken momentu arte emozioa nagusi izan zen finaletan.

Atzo, uztailak 25, Zumarragako Beloki pilotalekuan 2021eko E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketako finalak jokatu ziren. Nahiz eta Covid-19ak eragindako aforo murrizketak izan, Zumarragako Beloki pilotalekuan Azpeitia eta Lezamako 260 ikusle inguru batu ziren. 

Lezamak azken txapela lortu nahi bazuen, kadete kategorian garaipena lortu behar zuten, eta partida galtzen hasi arren, Uriartek eta Busketek beren nerbioak baretu ahal izan zituzten eta garaipen garrantzitsua lortu ahal izan zuten, taldeak azken txapela lortzeko aukerak izan zitzan. Azpeitiko bikotea, Odriozola eta Ezama oso sendo hasi ziren, baina azkenean ezin izan zuten hasierako jokoari eutsi eta bukaeran 13-22 emaitzarekin konformatu behar izan zuten.

Gazte kategorian, Azpeitia zen faborito nagusi eta Egiguren-Labakak ez zuten aurreikuspenetan huts egin. Lezamako bikotea osatzen zuten Iruretagoiena-Zarragari 22-04 irabazi zioten, horrela, nagusi kategoriako partidarako finala guztiz irekita utzi zutelarik. Banako berdinketarekin markagailuan azken partiduak erabakiko luke 2021eko edizioko txapelduna. 

Senior kategorian dena irekita zegoen, eta hasiera batean ez zegoen bikote faboritorik. Azpeitiko ordezkariak, Alberdi-Murgiondo, oso sendo hasi ziren, eta handik gutxira 9-1 jarri ziren aurretik markagailuan. Orduan, Lezamamo bikotea osatzen zuten Hormaetxe-Bilbao, esnatu eta markagailuan hurbildu ziren. Partida erdi arte oreka mantendu zen baina Azpeitiako bikoteak azeleratu eta markagailuan 21-10 aurretik jartzea lortu zuten. Momentu horretan, Lezamakoak berriz esnatu eta ezer galtzekorik ez zutela 7 tanto egin zituzten jarraian. Markagailuan 21-17rekin eta pilotalekuan sekulako tentsioa zegoelarik, Hormaetxeak gantxo bat txapara bidali eta Azpeitia bilakatu zen 2021eko E.H-ko Eskuzko Herriarteko txapelketako txapeldun.