Berriak

23mai
FEDERAKUNTZAK BERE DOLUMINA ERAKUSTSI NAHI DU ALVAROREN HERIOTZAGATIK Kirola

FEDERAKUNTZAK BERE DOLUMINA ERAKUSTSI NAHI DU ALVAROREN HERIOTZAGATIK

Pilotariak Azkoitian eta Oiartzunen jokatutako Euskadi eta Valentziaren arteko joko zuzeneko lehia historikoan parte hartu zuen

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak bere dolumina erakutsi nahi du gaur goizean gertatu den Álvaro de Tibi valentziar erako pilotariaren bat-bateko heriotzagatik. Bera modalitateko onenetarikoa zen, 43 urte zituen eta Esnal hernaniarrarekin batera agertzen da argazkiaren eskuineko aldean. Alacantekoa apirilaren 2 eta 3an Azkoitian eta Oiartzunen ospatutako Euskal Selekzioa eta Valentziaren arteko joko zuzeneko lehia historikoaren protagonistetako bat izan zen eta bertan bere adeitasuna erakutsi zuen. Goian bego Álvaro De Tibi.

Galeria

irudia handitu
irudia handitu