Berriak

26eka
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOKO BATZAR NAGUSIAK ARAZORIK EZ; KIROL EGUTEGI, ASEGURU ETA ARAUDI A Kirola

EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOKO BATZAR NAGUSIAK ARAZORIK EZ; KIROL EGUTEGI, ASEGURU ETA ARAUDI A

Lehen aldiz baita ere onartua geratu da Pilota Egokituko araudia

      Ostegunean ospatu zuen Euskadiko Euskal Pilota Federazioak,Abadiñoko Astola auzoan daukan egoitza nagusian, bere ohiko batzar nagusia. Ez zen inolako arazorik izan bertan eta euskal federazioko gidaritza batzordeak planteatutako gai denak aurrera atera ziren, ia denak gainera ahobatez.

      Azaldutakoen artean datorren denboraldiko kirol egutegia eta lizentzien tramitaziorako aseguru kuotak ziren gai nagusiak eta biak ere ahobatez onartu ziren. 

      Bi gaiok onartuta, araudi orokorreko hainbat artikuluren moldaketa proposamenari ekin zitzaion, guztiak Euskadiko zein hiru lurraldeetako (Bizkaia, Gipuzkoa, Araba) kirol zuzendaritzek eta batzordeak aurrez onartuak, batzar orokorraren esku utziaz. Ia guztia ahobatez onartua izan zen.

      Honi lotuta, lehen aldiz Euskadiko Euskal Pilota Federazioko arautegian kirol egokituaen araudia sartzea planteatu zen eta onartzea erabaki zen, hau ere ahobatez.