Berriak

21abe
GAURTIK AURRERA EUSKAL PILOTAKO I. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROAN IZEN EMATEKO EPEA IREKITA. Kirola

GAURTIK AURRERA EUSKAL PILOTAKO I. MAILAKO ENTRENATZAILE IKASTAROAN IZEN EMATEKO EPEA IREKITA.

Gaurtik hasita 2019ko urtarrilaren 20rarte, I. mailako Euskal Pilotako entrenatzaile ikastaroan izen emateko aukera egongo da.

Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzak, Eusko Jaurlaritzaren Kirolaren Euskal Eskolarekin batera Euskal Pilotako I. mailako entrenatzaile ikastaroa jarriko du martxan 2019ko otsailean. Ikastaroak bi bloke izango ditu, espezifikoa eta komuna. Bloke espezifikoa Abadiñon emango da aurrez-aurreko formatuan 13 larunbatetan zehar. Bloke komuna aldiz, Durangon emango da Kirolene zentroaren eskutik eta kasu honetan ikastaroa erdipresentziala izango da.

Izenemate orria eta informazio gehiago www.euskalpilota.org webgunean. 

Erantsitako artxiboak