Berriak

19mar
ESTREINEKOAN NORMALTASUNA NAGUSI Kirola

ESTREINEKOAN NORMALTASUNA NAGUSI

Nafarroak eta Gipuzkoak lehia gogorra izan dute estreinekoan, Bizkaiak Errioxan irabaziz hasi du txapelketa eta Iparraldea sendo agertu da etxean arabarren aurrean

Beste urtebetez GRAVNI txapelketari hasiera eman zaio Euskal Liga bukatu bezain laster eta federazioen artekoak ez du aldaketa nabarmenik somatu emaitza potoloenei dagokienez behintzat.

Nafarroak eta Gipuzkoak izan dute lehiarik gogorrean eta erreinu zaharrekoek irabazi dute; orotara 11-9 ezker horman eta 9-5 trinketean. Beste behin bakoitzak beren nagusitzak erakutsi dituzte. Nafarrek frontoian eskuan galdutakoa herramintan irabazi dute, trinketean ez da jokamoldez halako zatiketarik egon emaitza on eta eskasei begira.

Bizkaiak Errioxa-ra eginiko bisita ontzat emango du seguruenik nahiz eta eskuzko ezker hormakoetan hiruna egin duten. Iparraldekoak sendo agertu dira hasierako honetan; trinketean garaipen xamurra (9-3) eta baita ezker horman (5-1). Eskuzko bi garaipenak ezustekoak? Arabarrek ez dute hasiera onik izan ez.

Erantsitako artxiboak