Berriak

13mar
PAGAZPE, BERRIATUA, EPLE eta ARMINTZA OHOREZKO TXAPELDUNAK EUSKAL LIGAN Kirola

PAGAZPE, BERRIATUA, EPLE eta ARMINTZA OHOREZKO TXAPELDUNAK EUSKAL LIGAN

Jokamolde eta maila gorenetako tituluak erdietsi dituzte asteburuan

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bere azken ihardunaldia igaro du eta jada badira txapeldun berriak jokamolde eta maila guztietan.

Bederatzi jaialditan jokatu dira final denak. Final nabarmenenak Zumarraga, Markina, Armintza eta Adurtzan jokatu dira. Zumarragan, eskuz binakakoan, faboritoek ez dute hutsik egin. Pagazpe Pilota elkarteko Santxo-Gorrotxategi bikoa Zubizarreta-Garmendia baino asko gehiago izan dira.

Markinan  Berriatua eta Mutrikuko Danok Bat taldearen artekoa bizkaitarrentzat izan da nahiko alde aterata gainera (35-24). Eta herramintan etxean irabazle Armintza. Tenis menderatu du 40-24 eta ostera Zidorra ezin etxean (Gasteiz-en) nagusi izan EPLE-ren kontrakoan Larruzko Paletan.

EMAITZA DENAK atxikita.

Erantsitako artxiboak