Berriak

8mar
EUSKAL LIGA, FINALEN ASTEBURUA Kirola

EUSKAL LIGA, FINALEN ASTEBURUA

Jokamolde eta maila guztietako elkarte txapeldunak ezagutzeko ihardunaldi mardula

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bere azken ihardunaldia biziko du bihartik igandera bitartean. Ostean GRAVNI-ari emango zaio pasoa.

Pasa den asteburuko finalerdien ostean (emaitza denak atxikituta), euskal pilota elkarte nagusienak urteko txapela ofizial preziatuenak lortzea dute helburu.

Bederatzi jaialdi izango dira bihar bertan Aretan hasi eta igandean Zumarragan bukatu artean. Adurtza, Lakua, Armintza, Markina, Sopela, Hondarribi eta Etxarri izango dira final ezberdinen beste zazpi egoitzak. Larunbata izango da egunik beteena baina hiru egun interesgarriren aurrean aurkitzen gara.

Maila gorenetan Pagazpe / Lapke (eskuz binaka Zumarragan), Berriatua / Danok Bat (Zesta Punta Markinan), Armintza / Tenis (Pala Motza Armintzan) eta Zidorra /  EPLE (Larruzko Paleta Adurtzan) izango dira finaletako norgehiagokak.

KARTELDEGI OSOA atxikita.

Erantsitako artxiboak