Berriak

23ots
EUSKAL LIGA, LIGATXUKO AZKEN IHARDUNALDIAN Kirola

EUSKAL LIGA, LIGATXUKO AZKEN IHARDUNALDIAN

Gauza asko erabakita baldin badaude ere final zein finalaurrekotara begira, pilota elkarte asko erabakiorra izan daitekeen ihardunaldiaren bezperetan daude

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bere ligatxuko azken asteburua dauka atejoka. Maila eta jokamolde guztietan erabakitzeke daude finalerditarako hainbat postu eta hori bilatzekotan arituko dira pilotariak. Badira jada sailkapena lortuta dutenak ere, horientzat tramitea izango da asteburukoa. Azken fasera sailkatzea ezinezko dutenak ere asko, beraientzat euskal ligaren agurra. Denek emango dute berea, seguru.

Eta, Nesken Gomazko Paletako Irekian ere ligatxuko azkena Ataun, Abetxuko eta Mallabian. Elitekoan, jada Irazustabarrena-Mendizabal finalean, bigarren txartela Murillo-Saez eta Martin-Arrieta bikoteek dute jokuan Mallabian bihar 19:30etan.

Erantsitako artxiboak