Berriak

26urt
SUBERRI ETA ERREKALEOR TITULU NAGUSIA ERDIESTEKO GOGOZ Kirola

SUBERRI ETA ERREKALEOR TITULU NAGUSIA ERDIESTEKO GOGOZ

Bihar Bergaran (17:30etan) jokatuko dira Nesken Gomazko Paletako tituluak, nagusi mailan gipuzkoarrak eta arabarrak lehian; gazte mailan SUBERRI eta MENDILLORRI

EUSKAL KLUBEN LIGA-k bere hirugarren ihardunaldia du asteburuan eta lau lurraldeetan hainbat izango dira jokatuko diren partidu eta jaialdi bikainak. Halere, bhar Bergaran jokatuko da asteburuko jaialdi nagusia non Nesken Gomazko Paletako finalak jokatuko diren osteko IREKIA-ri paso emanez.

Arratsaldez, SUBERRI taldea izango da gipuzkoar talde protagonista. Bi finaletan jokatuko dute, bai gazte mailan zein nagusi mailan. Gazte mailan nafarrak izango dituzte aurkari, hain zuzen, Mendillorri taldea.

Nagusien mailan Errekaleor talde arabarra izango da Suberri-ren kontra arituko dena. Seguru bi partiduek sortzen duten ikusmiñari erantzun bikaina emango diotela

Erantsitako artxiboak