Berriak

11abe
ESTUTU BAI BAINA TXAPELA LORTU EZIN Kirola

ESTUTU BAI BAINA TXAPELA LORTU EZIN

Irazustabarrena eta Martin-ek 30-25 galdu zuten Trinketeko MPB Nazioartekoa Johana Zair eta Lis Garcia argentinarren aurka

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako trinketeko lehiaketa bukatu eta bueltan da jadanik euskal delegazioa (Irazustabarrena, Martin, Saez eta Ibañez).

Aho zapore gazi goxoarekin etxeratu dira gure pilotariak titulu nagusia ez baitute lortzerik izan. Podium-eko bi kajoi bete dituzte baina ez nabarmenena, lehena, zeina Johana Zair eta Lis Garcia argentinarrentzat izan den.

Finala ostiral goizaldean (euskal herrian) jokatu zuten Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin-ek ´Polo Bessonart´ trinketean eta lehen zatian agintea eta abantaila mantendu arren, bigarren erdian argentinarrak joku ekimen gehiago hartu eta buelta eman zioten partiduari. Nagire Martin-en indarrak min egin zion hasiera Lis argentinarrari baina neurria hartuta nagusitza gutxitu egin zen arabarraren partetik. Amaia fin aritu zen aurrean, Johana argentinar deabrutxoaren jokuan erori gabe bigarren erdian argentinar aurrelaria gehiago sartu zen eta maisutasunez bukatu zituen tantu zenbait. Bigarren erdian, abantaila txikia hartu eta eutsi egin zioten argentinarrek.

Hirugarren postua ere euskaldunek lortu zuten. Ane Ibañez eta Laura Saez-ek erosotasunez hartu zituzten mendean txiletarrak (30-10).

Ezker hormako titulua (Martin-Saez) eta azpitxapelduntza (Ibañez) lortuta, trinketeko bigarren eta hirugarren postuen jabe eginda, gustura bueltatu beharra dago.