Berriak

6abe
ALDE BITARAKO EMAITZAK EUSKAL SELEKZIOARENTZAT Kirola

ALDE BITARAKO EMAITZAK EUSKAL SELEKZIOARENTZAT

Trinketeko Nazioarteko estreinekoan Irazustabarrena-Martin bikoak aixe irabazi du Txile-ren aurka eta Ibañez-Saez galtzaile argentinarren aurka

Munduko Pilota Batzarrak antolatutako Ezker Hormako Nazioartekoa bukatuta, bart hasi zen trinketekoa Trinidad-eko ´Polo Besonart´ trinketean.

Hiru partidu jokatu ziren baina euskaldunak bitan izan ziren partaide, txapelketari hasiera eman zion lehian eta lehen ihardunaldiko azkenean. Batean kale eta bestean bale.

Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin-ek lortu zuten garaipena. Erraz hartu zituzten mendean Maritxu Bastarrica eta Zita Solas txiletarrak. Euskaldunek erritmo bizia eman zioten partiduari hasieratik eta aurkariek ezin izan zuten eutsi nahi eta Zita Solas atzelari txiletarrak bere teknika dotorea agerian utzi. Azkenean, 30-10 euskaldunentzat.

Ane Ibañez eta Laura Saez-ek ezin izan zuten partidua aurrera atera eta, markagailua itxuratzeko merezimenduak egin arren, etzuten lortu. 30-12 galdu zuten lehiaketan faborito diren Johana Zair eta Lis Garcia argentinarren kontra.

 Erritmo bizia izan zuen partiduak. Orohar oso partidu ona iza zen baina markagailuan parekotasun bakoa. Argentinarren tenplea eta bukatzeko gaitasunak etzien utzi Ane eta Laura-ri tantu gehiago pilatzea. Gaur uruguaiarren aurka jokatu behar dute, irabaziz gero finalaurrekoetan izango dira, bestela jada kanporatuak.

Amaia Irazustabarrena eta Nagore Martin-ek ere Uruguay-ko bigarren bikotearen aurka jokatuko dute eta irabaziz gero hanka ta erdi finalerditan azken ihardunaldiko partiduen esperoan.

Hori dela eta bi bikoteentzat egun garrantzitsua gaurkoa, ANIMO¡¡¡

 

Erantsitako artxiboak