Berriak

5abe
N.MARTIN-L.SAEZ EZKER HORMAN TXAPELDUN Kirola

N.MARTIN-L.SAEZ EZKER HORMAN TXAPELDUN

Arabarrek aixe irabazi zituzten finalaurrekoa zein finala ligatxuko emaitzek emaniko aldea probeztuaz

Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, Nesken Gomazko Paletako Ezker Hormako Nazioartekoa momentuko bi pilotari handienetakoek irabazi dute. Nagore Martin eta Laura Saez-ek bikotea osatu dute azken fasean, ligatxuko emaitza ezberdinek ala ahalbidetuta, eta ez dute beren aukera alperrik galdu.

Finalaurrekoa Amaia Irazustabarrena eta Mariale Borges Venezuelako atzelariari irabazi diote (20-9) eta emaitza berdinez finala Diana Rangel (Venezuela) eta Ane Ibañez-eri. Azken hauek, asko sufrituta lortu dute finalerako sailkapena, Johana Zair argentinarrak eta Zita Solas txiletarrak estu hartu baitituzte (20-17).

Gaur iluntzean, jada selekzioka jokatuko den txapelketan, trinketekoa hasiko dute eta euskal selekzioa ordezkatuko dutenak Ibañez-Saez eta Irazustabarrena-N.Martin izango dira