Berriak

2abe
ZUBIRIA ‘KAIOLA’-ko JAUN ETA JABE Kirola

ZUBIRIA ‘KAIOLA’-ko JAUN ETA JABE

ELITEA berenganatu du bart Aretan Adonys 22-5 garaituta

Zalantza gabeko garaipena atzo Zubiriak Adonys-en kontra Lau eta Erdiko Euskadiko Elite finalean lortutakoa. Aretan 22-5 irabazi zuen partidua ti-ta batean.

Adonys finala gogortzeko prest atera zen kantxara baina ezer gutxi egiterik izan zuen. Zubiriak sake eta errematea baliatzea zuen helburu eta dena bikain egin zuen. Saiatutakoa asko izan zen eta gainera dena ondo atera zitzaion. Adonys-ek egin ahalak egin zituen behintzat markagailua itxuratzeko baina atzokoan etzegoen Zubiria geratzerik. Salaberria-ren erreleboa ondorioz Zubiria da.