Berriak

8urr
GIPUZKOA 2 ETA BIZKAIA FINALISTA Kirola

GIPUZKOA 2 ETA BIZKAIA FINALISTA

Lapurdi 1 eta Nafarroa, ligatxuan taldeburu, kanporatu dituzte asteburuan Senpere eta Iruritan jokatutako finalaurrekoetan

Euskal Herriko Bote Luzea txapelketak baditu jada finalisten nortasunak; Gipuzkoa 2 eta Bizkaia.

Atzo iazko finalaren errepikapena eman zen Senpere-ko pilota plazan eta Gipuzkoak ´mendekua´ hartu eta txapelduna finaletik at utzi zuen. Partidu estua izan zen bien artekoa eta tentsio sobera izan zuen. Azken emaitza, estua, oso estua 5-6 gipuzkoarrentzat. Joku piloteatuak izan ziren eta 1-1, 2-2, 3-3kotik 3-6 hartu zuten aurrea ´kanpotarrak´.   Lapurtarrak etzuten etzi gura eta 5-6 jarri ziren baina ezin izan zuten buelta gauzatu 75 minutuak (partiduaren iraupen gehiena) bukatu baitziren lehenago.

Gaur, Iruritan ez da horrelako parekotasunik izan. Etxekoek bizkaitarren joku bikainari ezin izan diote eutsi eta 2-9 galdu dute. Bizkaia estreinekoz ari da Bote Luzean baina benetan talde ona osatu dute. 1-1ekotik aurrera jaun eta jabe izan dira nafartarren plazan eta finala jokatuko dute beraien lehen saiakeran.