Berriak

4urr
LAU BIKOTE EGITURA EZBERDIN ETA ERAKARGARRIAN Kirola

LAU BIKOTE EGITURA EZBERDIN ETA ERAKARGARRIAN

Maiz-Landa, Loitegi-Gurutzealde, Ziarrusta-Ugarte eta Arabiourrutia-Aspuru arituko dira ESKUZ BINAKAKO TRINKETE ELITE finalerako txartelaren bila finalaurreko ligatxu batean

Etzi ostirala emango zaio hasiera Abadiñoko Tornosolo trinketean 2017.eko ESKUZ BINAKAKO TRINKETE ELITEA-ri. Aurten egitura eraberrituan jokatuko da eta lau bikotek hiruna partidu jokatuko dituzte finalerako txartelaren bila. Finalaurrekotako ligatxua alegia. Ostiralero, Abadiñon arratsaldeko 19:00etan hasita.

Aurreko denboraldiko pilotari nabarmenenak agertzen dira partaideen artean. Gipuzkoa zein Bizkaiko lurraldetako lehiaketetan txapeldun izanak, euskal ligan garaile izanak edo GRAVNI-ko txapeldun eta azpitxapeldunak. Guztiak eman die ELITEA jokatzeko aukera. Bi bikote bizkaitar eta beste bi gipuzkoar lehian.

Lehen ihardunaldia, bizkaitarrak alde batetik eta gipuzkoarrak bestetik arituko dira. 19:00etan hasita, etxeko bikotea -Arabiourrutia eta Aspuru- Ekhi Ziarrusta eta Ugarte-ren kontra lehiatuko dira. Bigarrenak dira faborito baina denboraldi hasieran bakoitzaren joku puntua oraindik ez da egokiena agian eta ezustekorik egon daiteke.    

Ostean, Maiz-Landa eta Loitegi-Gurutzealde nor baino nor. Klasea eta heldutasuna bikote batean, indarra bestean. Abadiñon, trinketea azkarra izanik, badu bigarrenak garrantzia baina pronostikoa ez da xamurra.

Erantsitako artxiboak