Berriak

25mai
EMAKUMEZKO GOMAZKO PALETAKO JAIA MEDIZORROTZAN Kirola

EMAKUMEZKO GOMAZKO PALETAKO JAIA MEDIZORROTZAN

2021eko E.H-ko Ezker Paretako Emakumezko Gomazko Paletako Kluben arteko txapelketako finalak ospatu ziren larunbatean Mendizorrotzako Pilotalekuetan eta bertan 5 ordu luzez aritu ziren eten gabe.

Kadete eta Gazte mailan hirugarren txapelketa txikia jokatu zen Mendizorrotzan eta emaitza honen arabaera erabakiko ziren Euskal Ligako azken sailkapena. 

Kadete mailan, maila ikaragarria erakutsi dute talde guztiek txapelketan zehar eta larunbateko emaitzen arabera erabakiko zen ligako azken sailkapena. Hauek izan ziren 3. txapelketa txikiak utzi zigun sailkapena:

1- Hernani A.

2- Mendillorriko.

3- Oizpe A.

4- Larraun.

5. Hernani B.

Hernani A taldeak bere bigarren txapelketa txikia irabazi zuen eta ondorioz ligako lehen postua lortu zuen. Horrela geratu da txapelketako liga sailkapena:

1- Hernani A : 140 puntu.

2- Mendillorriko: 120 puntu.

3- Larraun: 90 puntu.

4- Oizpe A: 60 puntu.

5- Oizpe B: 30 puntu.

6- Hernani B: 30 puntu.

Gazte mailan oso norgehiagoka gogorrak ikusi ahal izan genituen eta Hori-Hori Elorrio A taldearen nagusitasuna berretsi zen hirugarren txapelketa txiki honetan. Txapelketako sailkapena horrela geratu zen:

1- Hori-Hori Elorrio A.

2- Larraun A.

3- Amurrio.

4- Hernani.

5- Lea Ibarra.

Hori-Hori Elorrio A taldeak hiru txapelketa txikietan irabaztea lortu du eta horren ondorioz azkenengo sailkapenean lehen postua lortu du. Horrela geratu da bukaerako sailkapena:

1- Hori-Hori Elorrio A: 150 puntu.

2- Larraun A: 110 puntu.

3- Hernani: 90 puntu.

4- Amurrio: 60 puntu.

5- Lea Ibarrai: 30 Puntu.

6- Larraun B: 10 puntu.

Nagusi mailan ohiko kopa txapelketa jokatu da eta finalean Su-Berri taldeko bi bikote aritu ziren nor baino nor. Su-Berri A taldetik, Larrarte-Erasun eta Su-Berri B taldetik Galdos-Mendizabal. Partidu erdirarte oso norgehiagoka gogorra izan zen baina hortik aurrera Su-Berri B taldeak aldea hartu eta azkenan 30-19 irabazi zuten.